Foruzaingoak eman du atxiloketen berri. Beriainen atxilotu dute gizonetako bat, bikotekideak salatu ostean jo egin ohi zuela. Foruzainek atxilo eraman zuten gizona, eta Iruñeko 2. Instrukzio Auzitegiak aztertuko du auzia.
Bestetik, 24 urteko gizon bat atxilotu zuten Tuteran asteazkenean, urruntzeko eta ez komunikatzeko agindua urratzea egotzita. Emakume batek salatu zuen bikotekide ohia mezu ugari bidaltzen ari zitzaiola, nahiz eta emakumearekin komunikatzeko debekua izan.