Poliziek bi gizon atxilotu zituzten astelehenean, genero indarkeria leporatuta. Ertzaintzak 32 urteko gizon bat preso hartu zuen, urruntzeko agindua urratu, bikotekide ohia lepotik heldu eta heriotza mehatxuak egitea leporatuta. 13:00ak aldera emakumeak bere etxeko atea ireki zuen, ate joka ari zena beste pertsona bat zelakoan; ateari bultza egin eta barrura sartu zen gizonezkoa. Emakumeak salatukoaren arabera, eztabaidatu egin zuten eta, ondoren, gizonak, lepotik heldu, eta hainbat alditan mehatxatu zuen. Gizona atxilo hartu behar zuten unean, aurre egin ziela salatu dute poliziek.
Bestetik, Gasteizko Abetxuko auzoan 24 urteko gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak astelehen gaueko 23:30 aldera. Salaketa jarri zuen emakumea polizia etxera joan zen, eta minutu batzuk lehenago jasotako tratu txarren berri eman zuen. Tratu txar fisiko eta psikologiko horiek ohikoak zirela jakinarazi zuen. Salaketa jaso ondoren, gizona atxilotu zuten.
Bi gizon atxilotu dituzte genero indarkeria egotzita, Bilbon eta Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu