GENERO INDARKERIA

Bi gizon atxilotu dituzte genero indarkeria leporatuta

Errenterian 34 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia jo duelakoan. Gernikan, berriz, 27 urteko gizon bat atzeman dute sexu erasoa egitea egotzita. Asteburuan beste hiru gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan.

2014ko ekainaren 12a
20:37
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo 15:40 aldera gertatu zen erasoa. Ordu horretan, Ertzaintzari dei egin zioten, etxebizitza batean emakume bat jo zutela ohartaraziz.

Bertara joatean, poliziek gizonezko bat topatu zuten eskaileretan. Etxera sartzeko atea apurtuta zegoen, eta barruan zen biktima, bikotekidearekin. Ertzainei azaldu zietenez, eskaileretan zegoen gizonezkoa andrearen bikotekide ohia zen; salatu zuten eraso egin ziola, eta etxeko atea hautsi zuela.

Atxilotu egin zuten gizonezkoa, eta andrea Donostia erietxera eraman zuten.

Gernikan, berriz, 27 urteko gizonezko bat atzeman zuten astearte gauean, emakume bati sexu erasoa egin ziolakoan.

Ertzainzak jakinarazi duenez, gizonak etxera eramatea eskaini zion emakumeari, eta autoan sartu zenean eraso egin zion. Hark ihes egitea lortu zuen eta taberna batera sartu zen laguntza eske.

Atxiloketak Nafarroan

Foruzaingoak hiru gizonezko atzeman ditu asteburuan, sexu erasoak egotzita. 48 eta 36 urteko bi gizonezko Los Arcosen atxilotu zituzten, emakume batek salatu baitzuen ukituak egin zizkiotela. Bestea, 39 urteko gizona, Iruñea inguruan atxilotu zuten, sexu erasoa egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.