Gasteizen, bikotekidea ematen ari zitzaizkion kolpeetatik babesteko, bainugelan itxi eta handik deitu du larrialdi zerbitzuetara emakumezko batek. Ertzaintza etxera iritsi denean, emakumeak hainbat kolperen arrastoak zituen, batik bat, aurpegian. Genero indarkeria delitua egitea egotzi eta 26 urteko gizonezkoa bertan atxilotu dute.
Getxon, berriz, bikotekidea bere borondatearen kontra etxean atxikitzeagatik atxilotu dute 30 urteko gizonezkoa. Beste gizonezko baten laguntzarekin, emakumea bahitu eta etxe batean eduki dute.