Azken hamar egunetan bi gizon atxilotu dituzte Iruñean, euren bikotekideak jo dituztelakoan. Ustezko lehen erasoa martxoaren 4an izan zen, eta 55 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, Iruñeko Udaletik gaur azaldu dutenez. Ustezko erasoa jasan duenak 47 urte ditu.
Bigarren atxiloketa joan den ostegunean izan zen, Buztintxuri auzoan. Iruñeko udaltzainek 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten etxean, bikotekideak udaltzainen esku hartzea eskatu ondoren. 46 urte ditu ustezko biktimak.