Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean, eraso homofobo batengatik

Gorroto delitua eta lesioak eragitea egotzi diete bi atxilotuei, Iruñeko hilerrirako bidean gazte baten aurka oldartzeagatik.

Iruñeko hilerrirako bidea. BERRIA
Iruñeko hilerrirako bidea. BERRIA
Ion Orzaiz.
2024ko maiatzaren 6a
09:55
Entzun

Iruñeko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu asteburu honetan, eraso LGTBIfobo bat dela eta. Egotzi diete beste gizonezko bati kolpeka eta irainka eraso egin izana, homosexuala izateagatik. Iragan ostiralean gertatu zen erasoa, 23:30 aldera, Iruñeko hilerriko bidean.

Biktimak salaketan azaldu zuenez, bi erasotzaileak segika joan zitzaizkion, «hil daitezela marikoiak!» oihukatuz, eta hainbat kolpe eman zizkioten. Gazteak larrialdietara deitu zuen, eta Iruñeko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu zituen handik gutxira, eraso homofoboaren egileak direlakoan: 28 urtekoa bata eta 29 urtekoa bestea. Biktima Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan artatu zuten, aurpegian eta eskuetan zituen zauriengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.