Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu gaur goizaldean Mungian, Bizkaian, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita.
Atxilotuak Ertzaintzaren esku utzi dituzte, eta Ertzaintzak berak bere gain hartu du gertatutakoaren ikerketa. Segurtasun Sailak ez du xehetasun gehiago zabaldu.
Joan den astean, berriz, Trapagaranen beste gizonezko batatzeman zuten, bikotekide ohia autoaren maletategian lotuta zeramala.