Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu du Portugaleten bart, emaztea jo egin duelako ustez. Emakumea haurdun dago, eta ertzainei esan die gabonetan tratu txarrak jaso zituela. Biktima Gurutzetako erietxera eraman dute.
Lezon beste gizon bat atzeman zuten ertzainek atzo, 39 urtekoa, emaztea jotzea egotzita. Emakumeak berak eman zuen abisua, eta poliziak haien etxera joan zirenean, hark lepoan eta bizkarrean hatzaparkadak zituela ikusi zuten. Biktimaren amak esan du erasoaren unean bien artean sartu zela eta gizonezkoak jo egin zuela.