Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du Sestaon, neska-lagunari sukaldeko labana handi batekin eraso egin diola egotzita. Emakumea osasun zentro batera eraman dute, ezkerreko besoan zauriak dituelako.
Atzo goizean izan zen ustezko erasoa. Emakumeak abisua eman ostean euren etxera joan ziren ertzainak. Bikotekideak lepotik heldu ziola eta bultzatu egin zuela ere salatu zuen biktimak.
Bilbon beste gizonezko bat atzeman du Ertzaintzak: 26 urteko bat. Haren bikotekide ohiak salatu zuen heriotza mehatxua egin ziola, eta euren etxera joan ziren poliziak.
emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte Sestaon eta Bilbon genero indarkeriagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu