emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Trapagaranen eta Bilbon, emaztea jo dutelakoan

Gasteizen gizon bat atzeman dute emakumezko bati sexu erasoa egin nahi izatea egotzita

2010eko maiatzaren 17a
18:29
Entzun
Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Trapagaranen, emaztea jo egin zuelako ustez. Ertzaintzaren arabera, labana batekin heriotz mehatxu ere egin zion.

Arratsaldeko bostak aldera gertatu zen ustezko erasoa, etxe batean. Aurpegian zaplastada bat emateaz gain, erratzarekin ere jo egin nahi izan zuen senarrak, emakumezkoak esan duenez. Biktimak laguntza eskatu zion bizilagun bati.

Ertzainak iritsi zirenean, emakumezkoaren senideak eta bizilagunak ustezko erasotzaileari aurre egiten ari ziren.

Gasteizen beste gizon bat atzeman dute, 54 urtekoa, emakumezko bati sexu erasoa egin nahi izatea egotzita. Eskalmendin izan zen gertaera, hilaren 10ean.

Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekideari erasotzeagatik

Atzo arratsaldean 62 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Bilboko Deustu auzoan, ustez orain dela hiru egun bere emaztea jipoitu eta hatz bat hautsi ziolakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Eguerdi aldera Ertzaintzaren patruila bat bien etxebizitzara joan zen atea indarrez irekita zegoela jakinarazi baitzien. Emakumeak ertzainetako batimaiz tratu txarrak jasotzen zituela aitortu zion. Hiru egun lehenago eskuineko hankako hatz txikia hautsi ziola esan zuen biktimak, eta aurretik bestelako eraso eta heriotza mehatxuak ere egin zizkiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.