GENERO INDARKERIA

Bi gizon atzeman dituzte, genero indarkeriaren delituak egotzita

Donostian eta Ugaon gertatu dira erasoak. Sexu erasoa ere leporatu diote Ugaon atxilotutakoari.

2012ko irailaren 18a
16:33
Entzun

Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Donostiako Intxaurrondo auzoan, genero indarkeriaren delitu bat leporatuta. Bart gertatu da erasoa. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ezagutarazi duenez, ertzainak bizilagunek ohartarazita joan ziren etxebizitza batera, emakume baten oihuak entzuten zirela eta. Poliziek ere entzun zituzten andrearen deiadarrak, baina atea irekitzeko eskatu zutenean, ez zuten erantzunik jaso. Suhiltzaileen laguntzaz sartu ziren etxera, eta barruan topatu zituzten erasotzailea eta erasoa. Odola ere bazegoen lurrean.

Emakumeak ertzainei adierazi zienez, eztabaidan aritu ziren, eta gizona oldartu egin zitzaion. Gero, iletik tira egin eta andrearen gainean eseri zen gizona, etxetik atera ez zedin. Zauri ugari zituen emakumeak, eta Donostiako erietxe batean artatu behar izan zuten.

Ugaon (Bizkaia), berriz, 42 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo goizean, bikotekide ohia jo eta sexu erasoa egiteagatik. Ertzaintzak etxe bateko atarian topatu zituen gizon-emakumeak, eztabaidan. Orduan salatu zuen andreak gizona oldartu zitzaiola. Urruntzeko agindua ezarria zuen gizonezkoak, eta atxilo eraman zuten poliziek Galdakaoko ertzain etxera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.