Bi gizon preso sartu dituzte bortxaketa bat egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, igande goizean jazo zen erasoa, Gasteizen. Emakume batek salatu zuen bi gizonek bortxatu egin zutela hiriko etxebizitza batean.
Andrearen salaketa aintzat hartuta, sexu erasoa, legearen aurkako atxiloketa eta bortxa erabiliz egindako lapurreta egotzi dizkiete orain bi gizonezkoei. Astelehenean atxilotu zituzten, eta atzo ebatzi zuen epaileak biak espetxera bidaltzea, haiei deklarazioa hartu ostean.
33 eta 29 urte dituzte kartzelan sartu dituzten bi gizonek.