Bi gizonek eginiko sexu erasoa salatu du andre batek Errenterian

Erredakzioa
2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Emakume bati jazarri zitzaizkion ustez bi gizonezko astearte gauean Errenterian (Gipuzkoa), eta sexu erasoa egiten saiatu ziren. Herrizaingo Sailak zabaldutako informazioaren arabera, ertzainek zapuztu egin zuten bortxaketa saioa, eta gizonetako bat harrapatu eta atxilotu zuten. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, berriz, hiru gizon atxilotu dituzte azken astean bikotekideen kontrako tratu txarrak egotzita. Jaurlaritzak gazteen arteko indarkeria matxistari aurrea hartzeko sortu du, hain justu, www.euskadi.net/ezisildu gunea. Genero bortxari aurre egiteko baliabideak eskaini ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.