Bart gauean atxilotu dute gizonezko bat Barakaldon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Emakume batek Ertzaintzari deitu zion, bikotekideak eraso egin ziola eta. Etxeko gela batean gordeta zegoela adierazi zien, eta bertara joan ziren poliziak. Lepo aldean kolpeak zituen andreak, eta hark salatu zuen lepotik heldu zuela gizonak. Etxean bertan zen bikotekidea, 49 urtekoa, eta genero indarkeria delitu bat egitea egotzita atzeman zuten.
Gasteizen atxilotu dute beste gizonezko bat. Abisu bat jaso du Ertzaintzak, gizon bat andre bat jotzen ari zela salatuz. Bertara joan da Polizia, eta atxilo hartu du gizonezkoa, 27 urtekoa. Txagorritxuko erietxera eraman dute andrea, zauri ugari baitzituen aurpegian.