genero indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte, bata Bilbon eta bestea Zestoan, bikotekideak jo dituztelakoan

Ustezko bi biktimek salatu dute behin baino gehiagotan jasan dituztela erasoak.

2012ko maiatzaren 24a
11:36
Entzun

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu azken orduetan, bata Bilbon eta bestea Zestoan (Gipuzkoa), ustez bikotekideak jotzeagatik. Eraso horiek behin baino gehiagotan jasan dituztela salatu dute ustezko bi biktimek.

Bilbon atzo arratsaldean izan zen atxiloketa, Bolueta auzoko etxebizitza batean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik gaur jakinarazi dutenez. Iturri beraren arabera, ertzainek frogatu zuten ustezko biktimak zauriak zituela, eta hark salatu zuen ez zela seme-alaben aurrean bikotekideak eraso egiten zion lehen aldia.

Zestoan atzo gauerdian 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuten. Haren bikotekidearen arabera, "hainbatetan" eraso egin dio gizonak, seme-alaben aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.