Bi gizonezko atxilotu dituzte, bata Donostian eta bestea Gasteizen, bi emakumeri eraso egin dietelakoan

2012ko martxoaren 27a
12:41
Entzun

Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostian, emakume bati eraso egin diolakoan. Hilaren 17an izan zen ustezko erasoa, baina atzo atxilotu zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik gaur jakinarazi dutenez.

Ertzaintzaren arabera, ustezko biktima lagun batekin zihoan kaletik, eta gizonezkoak ustez etxe bateko atari baten aurka bultzatu zuen. Iturri berdinen arabera, gizonezkoak galtzak jaitsi zituen, eta emakumea bortxatu egin zuela leporatzen diote.

Gasteizen, berriz, 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Salburua auzoan, bikotekideari eraso eta mehatxu egitea leporatuta. Ustezko erasoa bien alabaren aurrean izan zela azaldu du Ertzaintzak.

Ustezko erasoa saihesten saiatu zen senide bat jotzea ere leporatzen diote gizonezkoari.

Emakumezkoak salatu du zazpi urte daramatzala bikotekidearen erasoak jasaten.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.