genero indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte, bata Portugaleten eta bestea Errezilen, bikotekideak jo dituztelakoan

2012ko apirilaren 2a
15:58
Entzun

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo Portugaleten (Bizkaia) eta Errezilen (Gipuzkoa), ustez euren bikotekideak jotzeagatik. Ustezko bi biktimak artatu egin behar izan zituzten.

06:00ak aldera, Ertzaintzak abisua jaso zuen Portugaleten, Simon Bolibar kalean gizonezko bat haren bikotekidea jotzen ari zelakoan. Ertzaintzak handik gertu atxilotu zuen gizonezkoa; 46 urte ditu.

Errezilen emakumezko batek SOS Deiak larrialdi zerbitzuetara deitu zuen 21:00ak aldera, haren bikotekideak jo eta mehatxatu egin zuela esanez. Haren arabera, ez da gizonak erasotzen duen lehen aldia. 39 urteko gizona da atxilotutakoa.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.