Ertzaintzak 27 urteko N.A. atxilotu zuen atzo Arrigorriagan (Bizkaia), emazteari aurpegian kolpea jo eta ahoan zauriak egin zizkiolakoan.
Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, eraso baten berri ematen zuen abisua jaso zuten hamarrak eta laurden aldera Arrigorriagako Udaltzaingoan. Ertzainei deitu, eta polizia horretako kideak abiatu ziren erasoa gertatu zen lekura, Pedro Muro kaleko etxebizitza batera. Etxe ondoan erasoa jasan zuen emakumea aurkitu zuten, eta ahoan zauriak zituela ikusi zuten. Senarrarekin eztabaida izan zuela eta aurpegiko bortitza eman ziola agertu zien ertzainei.
Hori entzuda, gizonezkoa atxilotu egin zuten, senar-emazteak bizi ziren etxebizitzan.
Herenegun 42 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizen
Herenegun, berriz, Gasteizko Udaltzaingoak 42 urteko gizon bat atxilotu zuen, haren bitekokideak eraso egin ziola salatu ondoren. Udaltzaingoak agertu duenez, larunbat arratsaldean dei bat jaso zuten, bikote bat kalean eztabaida bizian ari zela ohartaraziz. Hara joan zirenean, emakumezkoak esan zien bikotekideak jo egiten zuela, baina inoiz ez zela salatzera ausartu. Gizonezkoak ukatu egin zuen halakorik. Andrea haurdun dago.
Genero indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte beren bikotekideei eraso egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu