Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte beren bikotekideei eraso egiteagatik

Bi gizon gazte —bat 26 urtekoa eta bestea 32koa— atxilotu dituzte azken orduetan beren bikotekideei eraso egiteagatik. 26 urteko LR.A.V. Orduñan (Bizkaia) atxilotu du Ertzaintzak emaztea jotzeagatik; 32 urteko JC.V.O., berriz, Espainiako Poliziak atxilotu du Iruñean urruntze agindua urratu eta bikotekide ohiari sexu erasoa egiteagatik.

2006ko ekainaren 22a
18:21
Entzun
Orduñako gaztea atzo atxilotu zuten. Jarularitzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko zazpiak aldera herriko osasun zentrotik deitu zieten, jipoia jasotako emakume bat artatzen ari zirela esanez. Hara joan zirenean, bikotekideak jo zuela agertu zien emakumezkoak ertzainei, eta 26 urteko gizon gaztea atxilotu zuten bien etxean. Emakumezkoa Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten artatzera.

Espainiako Poliziak, berriz, Iruñean atxilotu du JC.V.O. Berriozarko bizilaguna, emaztearengatik urruntze agindua urratu eta, gainera, hari birritan sexu erasoa egitea egotzita. Emazteak salatu zuenez, ekainaren 8an eta 9an senarra hurbildu egin zitzaion, eta bere etxera joatera behartu zuen. Han sexu harremanak izatera derrigortu nahi izan zuen. Ez zuen halakorik lortu, baina saioan zauritu egin zuen emakumezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.