Gasteizko Udaltzangoak 32 urteko gizon bat atxilo hartu zuen, astelehen gauean, Gasteizko Salburuan. Bizilagunek eman zuten egoeraren berri, etxe batean oihuak eta apurtutako objektuak entzuten zirela eta. Udaltzainak heldu zirenerako emakumezkoa baino ez zegoen etxean; ubeldurak eta markak zituen gorputzean. Minutu gutxian gizonezkoa atzeman zuten inguruko kale batean.
Igandeko erasoa Bilbo Zaharrean gertatu zen, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintza heldu zenean gizonezkoa ikusi zuten haur bat besoetan zeraman emakume bati oihuka. Emakumeak patruilari azaldu zionez, bikotekideak eraso egin ostean irten zen etxetik.