Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte bikotekideei eraso dietelakoan

2006ko abenduaren 26a
15:17
Entzun
Gi gizon gazte atxilotu ditu Ertzaintzak azken orduetan beren bikotekideen tratu txarrak eman dizkietelakoan.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, atzo goizeko ordubatak aldera atxilotu zuten lehena, Gasteizen. Iturri horren arabera, gizon batek emakume bat jo zuela esanez deia jaso zuen Ertzaintzak. Esandako etxebizitzara joan zirenean, neska gazte bat aurkitu zuten, eta hark esan zien lagun batzuen etxean afaltzen ari zirela bikotekideak jo egin zuela. Hori gertatzean alde egin, eta bien etxebizitzan babestu zela erantsi zuen. Halaber, tratu txarrak maiz jasotzen zituela agertu zuen, baina ez zuela ordu arte gizona inoiz salatu. Esandakoa egia izan zitekeela frogatu ondoren, 32 urteko C.S. atxilotu zuten ertzainek.

Bart gaueko hamaika eta erdiak aldera, berriz, beste gizon gazte bat atxilotu dute Etxebarrin (Bizkaia). Erasoaren albistea eman zien deia jaso ondoren, etxebizitza batera joan ziren ertzainak eta han emakumezko bat aurkitu zuten. Bikotekidarekin eztabaida izan zuela, eta hark jo egin zuela agertu zien. Larrialdiko zerbitzuetako kideek etxean bertan artatu zuten emakumezkoa, baina, badaezpada, Galdakaoko Ospitalera eramatea erabaki zuten. Bitartean 28 urteko R.S.R. atxilotu zuten ertzainek, erasoa egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.