Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bi gizonezko atxilotu dituzte bikotekideak erasotu dituztelakoan. Gizonezko batek urruntze agindua zuen.
Aurreneko atxiloketa, atzo arratsaldeko lauretan egin zuen Udaltzaingoak, Bruno Maurizio Zabala kaleko etxebizitza batean. 33 urteko emakumezkoak salatu zuen erasoa. Ustez, lepotik heldu eta ate baten markoaren aurka bota zuen emakumea. Horren ondorioz, kopetean kolpe handia hartu zuen.
Goizeko lauretan, berriz, Udaltzaingoari deitu zion 36 urteko emakume batek, Somera kaletik. Emakumeak poliziari adierazi zionez, urruntze agindua duen bikotekide ohiak iseka egin, jo eta 20 zentimetroko labana batekin heriotza mehatxuak egin zizkion. Horretaz gainera, ordenagailua hautsi eta 235 euro lapurtu zizkion. Salaketa egin eta gutxira atxilotu zuten ustezko erasotzailea, 39 urtekoa. Orain dela astebete ere antzeko delitua egin zuelakoan atxilotua izan zen.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, bikotekideak erasotu dituztelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu