Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, neska-lagun ohia jo egin duelako ustez. Emakumea Basurtuko (Bilbo) ospitalera eraman behar izan zuten.
Gertaera, baina, larunbatean izan zen, eta emakumeak hurrengo egunean azaldu zion senide bati pasatu zitzaiona. Orduan eraman zuten erietxera.
Ustezko erasotzailea bera agertu zen atzo ertzain-etxera, eta hor atzeman zuten.
Gasteizko udaltzainek, berriz, 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, bere emaztea jo egin zuela leporatuta. Ustezko erasoa izan zen unean emakumeak besoetan zeukan haurra. Udaltzainen arabera, gizonak irainak eta mehatxuak ere egin zizkion emazteari.
Ecuador kalean izan zen gertaera, eguerdian. Bertan zeuden lagun batzuek ohartarazita joan ziren udaltzainak hara.
Emaztea eta senarra ez dira elkarrekin bizi gaur egun.
Gasteizko udaltzainek jakinarazi dutenez, 31 urteko beste gizonezko bat inputatu egin dute, emazte ohiari irainak eta mehatxuak egin dizkiolakoan.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon eta Gasteizen, emakumeen aurkako indarkeriagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu