Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo Bilbon eta Santurtzin (Bizkaia), emakumeei eraso egin zietelakoan.
Bilbon atzeman zutenari -adingabea- neska-lagunari hortzaka egitea leporatu diote. Otxarkoaga auzoan izan zen gertaera. Neskak esan zuenez, joan den astean antzeko erasoa pairatu zuen. 17 urte ditu atxilotuak, eta antzeko aurrekariak dauzka.
Santurtzin atzeman zutenak 52 urte ditu -A.C.G.-, eta bikotekide izandakoa jotzea, iraintzea eta mehatxatzea leporatu diote.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon eta Santurtzin, emakumeen aurkako indarkeriagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu