Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bizkaian emakumezkoei eraso egiteagatik

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo Bizkaian andrazkoei eraso egitea leporatua. Portugaleten 26 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten, berarekin sexu harremanak izateri uko egin zion emakumezko bat jo zuelakoan. Bilbon, berriz, 43 urteko gizonezko bat, irailean andrazko bat bortxatzen saiatu zela egotzita.

2005eko azaroaren 9a
16:11
Entzun
Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, Portugaleten atxilotutako 26 urteko M.B.k emakumezko bat jo zuen sexu harremanak izateko proposamenari ezetz erantzun ziolako. Iturri horien arabera, atzo goizaldean emakumezko bat ezagutu zuen M.B.k taberna batean, eta zortziak inguruan, tabernatik atera eta plaza batean zeudela, taxi bati hotsegin zion andrazkoak etxera joateko asmoz. Orduan, emakumezkoari kolpeka eraso zion, haien parera norbat iritsi eta aurre egin zion arte. Une hori ihes egin eta Ertzaintzari gertatutakoaren berri emateko baliatu zuen emakumezkoak.

Bilbon, berriz, 43 urteko F.A.M. atxilotu zuen Ertzaintzak, joan den irailean etxetik ateratzen ari zen emakume bat bortxatzen saiatzea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.