Genero indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bizkaian euren bikotekideak jotzeagatik

Barakaldon gizona batek emaztea eta alaba jo zituen ustez, eta ondoren eskopeta batekin egin zien mehtxu. Durangon adingabe bat atxilotu dute, neska-laguna lurrera bota eta ostikoak jotzeagatik.

2011ko azaroaren 19a
15:08
Entzun

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Barakaldon (Bizkaia), ustez emaztea eta alaba jo dituelako, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gainera, erasoaren ondoren etxetik ihes egiten saiatu zirenean eskopeta batekin mehatxatu zituela gaineratu du. Lepoan emakumeak eraso zantzuak zitueta argitu du Ertzaintzak. Emakumeak salatu duenez aspalditik jasan dituzte gizonaren erasoak. 

Gainera, Durangon gazte bat atxilotu du atzo neska-laguna jo zuelakoan. Arratsaldean izan omen zen erasoa, eta bizilagun batek ohartarazi zuen Ertzaintza. Tabira auzoan gazte bat lurrean zegoen neska bati ostikoak jotzen ari zela esan zuen. Biak adingabekoak dira. Genero indarkeria delitua leporatuta atxilotu dituzte Barakaldon eta Durangon atxilotutakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.