emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bizkaian, euren bikotekideei erasotzea leporatuta

2009ko martxoaren 20a
14:16
Entzun
Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Barakaldon (Bizkaia), ustez emaztea jo zuelakoan. Ertzainek diote emakumezkoa haurdun dagoela eta senarrak sabelean ostikoa eman ziola, baita aurpegian kolpea ere. Barakaldoko erietxera eraman zuten biktima.

Atzo 21:30ak aldera izan zen gertaera, euren etxebizitzan, eta bizilagun baten abisua jaso ostean joan zen hara Ertzaintza. Emazteak erasoa jaso zuela esan zien. Gizonezkoa etxean zegoen eta atzeman egin zuten.

Bilboko udaltzainek 28 urteko J.M.D.R. atzeman zuten atzo, ustez bere bikotekideari eraso egin ziolako.

Gregorio de la Revilla kaleko etxebizitza batean jazo zen gertaera, 01:00ak aldera. 30 urteko emakumezko batek salatu zuen bikotekidearen ustezko erasoa.

Gizonezkoak ustez iletik tira egin zion eta hainbat aldiz bultzatu zuen. Ondorioz, erasotuak laguntza eskatzea erabaki zuen. Udaltzainek etxean atzeman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.