Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko bederatziak inguruan Gasteizko Frantzia kalean zihoan emakumezko bati gizon gazte bat inguratu zitzaion, eta hormaren kontra bultzatu ondoren, musu eman nahian eta gorputza ukitzen hasi zitzaion. Une horretan han inguruan zen gizonezko batek aurre egin zion erasotzaileari, eta andrazkoak alde egin ahal izan zuen. Era berean, beste jende talde batek ustezko erasotzailea, 28 urteko gizonezko bat atxiki zuten, Ertzaintza etorri bitartean. Polizia horrek atxilotu egin zuen.
Errenterian, berriz, arratsaldeko hiruak aldera Ertzaintzak dei batjaso zuen merkataritza zentro baten atarian gizonezko bat andrezko bat jotzen ari zela esanez. Esandako lekura iritsi zirenean, erasoa jasotako emakumea aurkitu zuten, eta senarrak aurpegian ukabilkadak eta gorputzean ostikoak eman zizkiola agertu zien. Hala ere, Ertzaintza iritsi zenerako ustezko erasotzaileak alde egin zuen gertaeren lekutik. Handik piska batera, ordea, Oiartzungo Arrangua auzoan atzeman zuen Ertzaintzak 27 urteko M.B. Herrizaingo Sailaren arabera, inolako erreparorik gabe aitortu zien ertzainei emaztea jo zuela.
Euskal Herria
Bi gizonezko atxilotu dituzte emakumezkoen kontrako indarkeriagatik
Azken orduetan bi gizon gazte atxilotu dituzte emakumeen kontrako indarkeria egotzita: emakumezko bati sexu erasoa egitea leporatatuta 28 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizen; 27 urteko beste bat, berriz, arratsaldean Errenterian (Gipuzkoa) emaztea jo zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu