Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo Gasteizen,genero indarkeria delituaren egile direlakoan.
Larunbat iluntzeko azken orduan izan zuen Ertzaintzak tratu txarren lehendabiziko kasuaren berri: Florida kaleko etxebizitza batean istilu handiak gertatzen ari zirela esanez deitu zien norbaitek. Esandako lekura joan zirenean, emakumezko bat aurkitu zuten, eta bikotekide ohiak jo zuela esan zien. Haurdun zegoen andrea, eta jaso zituen kolpeen eta erasoak sorrarazi zion urduritasunaren ondorioz, anbulantzian eraman behar izan zuten Txagorritxuko Ospitalera. M.P.G. ustezko erasotzailea bart goizaldean aurkitu eta atxilotu du Ertzaintzak.
Era berean, atzo iluntzean, bederatziak aldera, ustezko tratu txarren berri emanez beste dei bat jaso zuen Ertzaintzak. Zumakadi ibilbideko etxebizitza batera joan ziren, abisua eman zuen esan bezala, eta bikotekideak jo zuela agertu zien emakumezko bat aurkitu zuten. Gainera, ez zela aurreneko aldia azaldu zien. Hori dela eta, etxean bertan zegoen JM.E.S. atxilotu zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen beren bikotekideei eraso egitea egotzita
Biktimetako bat anbulantzian eraman behar izan dute Txagorritxuko Ospitalera, besteak beste, haurdun dagoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu