Gasteizko udaltzainek 35 urteko gizonezko bat -K.H.- atxilotu zuten atzo, bere emaztea jo egin zuelakoan. Udaltzainen arabera, hiru urteko umeari ere egin zion eraso.
Emakumeak salatu zuen jo egin zuela senarrak, udaltzainek diotenez, eta lehen ere erasoak egin izan dizkiola. Gizonezkoaren bila ari ziren udaltzainak, eta lortu zuten topatu eta atzematea.
Ertzaintzak Basaurin (Bizkaia) beste gizonezko bat atxilotu zuen, neska-lagun ohia jo egin zuelako ustez. 38 urte ditu atxilotuak, eta ertzainek diote kolpeak eman zizkiola sorbaldetan eta besoetan, Plazakoetxen.
Ertzainak hara joan zirenerako gizonezkoa ez zegoen. Herriko erdiguneko kale batean topatu eta atxilotu egin zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Basaurin, emakumeen kontrako indarkeriagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu