Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Bilbon, emakumeen kontrako indarkeriagatik

2007ko ekainaren 21a
17:07
Entzun
Bikotekidea jotzea egotzita, 31 urteko gizonezko bat atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak, Gasteizko Abetxuko auzoan.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizeko bostak aldera emakumezko baten deia jaso dute: bikotekideak eraso diola eta laguntza behar zuela agertu du. Esandako lekura joan direnean, emakumezkoak aurpegian hainbat kolpe zituela ikusi dute. Bikotekideak lehendabizi iraindu egin duela, eta, ondoren, kolpeka lurrera bota, eta ostikoka eraso diola agertu die ertzainei. Anbulantzian Txagorritxuko ospitalera eraman dute zauriak sendatzera. Gizonezkoa atxilotu egin dute.

Joan den abuztuan ere auzipetu zuten 31 urteko WR.B.P. orduko bikotekidea jo zuelakoan.

Bilbon, berriz, Ertzaintzak 20 urteko gizonezkoa (R.Z.) atxilotu du, bere bikotekide ohia atxiki eta jo egin duelakoan. Urruntze agindua zeukan gizonezkoak.

Enkarnacion kalean gertatu zen ustezko erasoa, atzo, 13:00ak aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.