48 urteko gizonezkoa (L.G.P.) atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, emaztea iraindu eta labana batez mehatxatzea leporatuta.
Atzo arratsaldek lehen orduan abisua jaso zuten ertzainek, Valentin Foronda kaleko etxebizitza batean liskarretan zebiltzala eta joateko esanez. Iristean eskumuturrak zaurituta zuten gizonezko bat aurkitu zuten gela batean, eta emakumezko bat ezkutatuta bestea batean. Lepoan zauriak zituen andreak.
Eztabaidan hasi, eta senarrak irainka ekin ziola agertu zien emazteak ertzainei, eta halako batean, labana jarri ziola lepoan. Ondoren, bere burua zauritu zuen gizonak. Genero indarkeria leporatuta atxilotu zuten.
Gernika-Lumon (Bizkaia) ere izan da atxiloketarik: ertzainek 47 urteko gizonezko bat atzeman zuten atzo arratsaldean, emaztegai ohiari kalean ustez aurpegian eta bularraldean burukada eta ukabilkadak eman zizkiolako.
Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Gernika-Lumon, emakumeen kontrako indarkeriagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu