Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Plentzian, bikotekideak jotzea leporatuta

2008ko maiatzaren 20a
10:14
Entzun
Ertzaintzak azkeneko orduetan bi gizonezko atxilotu ditu Gasteizen eta Plentzian (Bizkaia), euren bikotekideak jo egin dituztelakoan.

Gasteizen atzo arratsaldeko bostetan Judizmendi auzoko etxe batera joan ziren ertzainak, abisu bat jaso ondoren. Emakume bat zegoen etxean, lepoan kolpe batzuk zituela. Biktimak ertzainei esan zien bikotekideak jo egin zuela eta heriotza mehatxuak ere egin zizkiola. Santiago erietxera eraman zuten emakumea, eta Ertzaintzak 26 urteko gizonezkoa atzeman zuen -J.B.D.-.

Bart, berriz, Plentzian atxilotu dute beste gizonezko bat. Han emakume batek begian zeukan kolpea, eta saihetsaldean ere mina zeukan. Honek ertzainei esan die muturrekoa eta ostikoak jo dizkiola bikotekideak. Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) ospitalera eraman dute biktima. Etxean zen gizonezkoa eta atzeman egin dute -35 urte, FJ.H.A.-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.