Getxoko (Bizkaia) udaltzainek bi gizonezko atxilotu dituzte larunbatean, horietako batek neska-lagun ohia jo zuela egotzita eta besteak emaztea jo zuelakoan.
Haietako gertaera bat Erromon jazo zen, eta 28 urteko gizonezkoa atzeman zuten -J.M.R.-, neska-laguna jotzea leporatuta. Emakume hori haurdun dago, sei hilabeteko, eta Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxera eraman zuten. Biktimaren arabera, lehen ere jo izan zuen mutilak, baina ez zuen honen aurkako salaketarik sartu.
Ustezko beste erasoa Algortan izan zen. 30 urteko gizonezkoa atxilotu zuten han -F.M.S.-, emaztea jo zuelakoan eta hari heriotz mehatxua ere egin ziolakoan.
emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Getxon, emakumeen aurkako indarkeria leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu