euskal herria

Bi gizonezko atxilotu dituzte, Gipuzkoako 40 etxebizitzatan lapurtu dutelakoan

Kasu gehienetan gauez egiten zituzten lapurretak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gailu elektronikoak, bitxiak, dirua eta kreditu txartelak lapurtzen zituzten.

2012ko maiatzaren 19a
19:08
Entzun

Ertzaintzak 27 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu ditu, Gipuzkoako hainbat herritako 40 etxebizitza baino gehiagotan lapurretak egin dituztelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, gehienetan gauez egiten zituzten lapurretak, eta gailu elektronikoak, bitxiak, dirua eta kreditu txartelak lapurtzen zituzten.

Apirilean abiatu zuen ikerketa Ertzaintzak, eta asteazkenean Irunen susmagarria zen gizon bat poltsa handi batekin etxera sartzen ikusi ondoren, haren etxebizitzara sartu eta bi lagunak atxilotu zituzten bertan. Lapurtutako materiala ere atzeman zuen Ertzaintzak.

Ustezko lapurretak Irunen, Errenterian, Donostian, Hernanin, Villabonan, Zizurkilen, Urnietan, Tolosan eta Zarautzen izan dira. Gasteizen, Iruñean eta Santanderren (Espainia) ere egin dituzte lapurretak.

Aurkeztutako salaketa gehienen arabera, ustezko lapurrak sarraila behartu gabe sartzen ziren etxeetara, plastiko bat erabiliz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.