Irungo erasoa parke batean gertatu zen, goizeko hamaika eta erdiak aldera. Bikotea beren haurrekin zegoen gizonezkoak emakumezkoari eraso zionean: sorbaldetatik helduta astindu zuen aurrena, eta aurpegian kolpatu zuen gero. Ondorioz, sudurrean makatua eta besoetan atzamarkak zituen. Gizona atxilotu egin zuen Ertzaintzak eta emakumea Bidasoaldeko Ospitalera eraman zuen arta zezaten.
Donostiakoa, ostera, arratsaldeko zazpiak aldera gertatu zen, Amara auzoko etxebizitza batean: 28 urteko gizonezko batek bikotekidea eta haren ama kolpatu zituen. Ama-alaben abisua jaso ostean, etxebizitza hartatik hurbil atxilotu zuten gizonezkoa ertzainek.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Gipuzkoan bikotekideei eraso dietelakoan
Ordu gutxi batzuen buruan, Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo Gipuzkoan emakumeen kontrako indarkeria leporatuta. Irunen 32 urteko gizon bat atzeman zuten, parke batean bikotekidea jo ostean. Donostian, berriz, 28 urteko beste bat bikotekidea eta haren ama kolpatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu