Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Santurtzin eta Donostian, euren bikotekidea jotzeagatik

2007ko urtarrilaren 25a
16:06
Entzun
Emakumeen aurkako indarkeria dela-eta beste bi atxiloketa izan berri dira, euren bikotekidea jotzeagatik. Bat Santurtzin (Bizkaia) atzeman dute eta bestea Donostian.

Santurtzin 24 urteko gizonezko bat (S.S.M., Santurtzi) atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak, ustez bikotekidea jotzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, erasotzaileak bularretik heldu eta lurrrera bota zuen emakumea, eta hau ospitalera eraman behar izan zuten, aldaka batean eta esku batean jasotako kolpeengatik.

Ertzaintzak esandakoagatik, gaueko hamaiketan gertatu zen erasoa, eta ertzainak bizilagun batek abisatuta joan ziren bertara. S.S.M.ren bikotekideak esan zien aurreko batzuetan ere jo izan zuela eta hori salatu nahi zuela.

Donostian Ertzaintzak 38 urteko M.M.C. gizonezkoa atxilotu zuen atzo, bikotekidea jotzeagatik. Atzo 16:30ak aldera, emakumezko batek Ertzaintzako patruila bat eskatu zuen Donostiako etxebizitza batetik, bere bikotekideak eraso egin ziola esanez. Ertzainak heldu zirenean, emakumezkoa kalean zegoen itxaroten, etxebizitzan ustezko erasotzailea zegoelako. Biktimak gorputzean hainbat kolpe zituen. Gizonezkoak ere kolpe bat zeukan masailalboan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.