Ertzaintzak bi gizonezko atzeman zituen atzo Bizkaian, Mungian eta Sopela herrietan, bikotekideak jo zituztelakoan.
Mungia MR.N.P. atxilotu zuten, 28 urtekoa. Ertzainen arabera, etxean jo zuen emaztea, adingabeko alabaren aurrean. Emakumeak mehatxuak ere jaso zituen, eta esan du beste batzuetan ere gertatu izan direla antzekoak baina ez zuela inoiz parte sartu. Gizonezkoa etxean bertan zen ertzainak hara joan zirenean.
Sopelan M.R.S. atzeman zuten, 39 urtekoa. Bikotekidea Larrabasterra metroko geltokian jo izana leporatu diote. Emakumeak buruan kolpea zeukan.
Ustezko erasoaren berri jakindakoan, gizonezkoaren etxera joan ziren ertzainak, eta han atxilotu zuten.
emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Sopelan eta Mungian, bikotekideak jotzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu