Bi gizonezko atxilotu dituzte urruntze aginduak apurtzea leporatuta

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Genero indarkeria eragiteagatik atxilotutako gizonen kopuruak ez du etenik gorako bidean; asteburu honetan lau gizon atxilotu dituzte ertzainek; horietako bi, bikotekideekiko urruntze aginduak apurtzea egotzita. Urruntze aginduak babestutako andre gazte baten amaren partetik abisua jasota egin zuten ertzainek atxiloketa bat, Gasteizen, larunbat arratsaldean. Azaldu zien alaba ez zela etxera lotara joan, eta susmoa zuela bikotekide ohiarekin egongo zela, hark neskarekiko urruntze agindua izan arren. Ertzainek bikotekide ohiarekin aurkitu zuten neska, eta urruntze agindua indarrean zegoela eta, berehala atxilotu zuten gizona. Bilbon, berriz, atzo goizaldean gizon bat atxilotu zuten ertzainek, bikotekide ohiak esplikatu zielako bere etxearen inguruan zebilela, urruntze agindua eduki arren. Bikotekideak jotzea leporatuta, halaber, bi gizon atxilotu dituzte azken orduetan. Bilbon gizon bat atxilotu zuten larunbat eguerdian ordenagailu eramangarria erabiliz bikotekide ohiari erasotzea leporatuta: zauri bat egin zion buruan andreari. Gasteizen, berriz, larunbat arratsaldean, tabernari baten abisua jaso zuten ertzainek; esan zien babesa eman behar izan ziola bikotekideak eraso eginiko andre bati. Tratu txarrak jasaten sei urte daramatzala azaldu zien emakumezkoak poliziei. Berehala atxilotu zuten bikotekidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.