Ertzaintzak 42 eta 26 urteko bi gizonezko atxilotu ditu azkeneko orduetan Bilbon, euren bikotekideak jo dituztelakoan. Biktimek -emakumeak- esan dutenez, ez da lehen erasoa izan.
Haietako bat atzo gauean atzeman zuten. Emakume batek deitu egin zien ertzainei, bere mutil-lagunak kalean eta etxean jo egin zuela esanez. Ertzainak Maria Diaz Haro kaleko etxe batera joan ziren, eta han zegoen mutila -FE.G.P.-, Bilboko bizilaguna.
Beste atxiloketa bart izan da. Ertzainen arabera, 42 urteko gizonezkoak taberna batean egin dio eraso emakumeari. Ezpainean zauria egin zion.
Beste emakume batek ere jaso zuen atzo erasoa, Durangon (Bizkaia), Lanbideta kalean. Bere bikotekideak jo zuela salatu du.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezko atzeman dituzte Bilbon, bikotekideak jotzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu