Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu Bilbon eta beste bat Donostian genero indarkeriarekin lotuta. Donostian, 50 urteko gizonezko bat atzeman dute, ustez bikotekideari labanaz mehatxu egiteagatik. Alkoholaren eraginpean zegoen erasotzailea, Ertzaintzak esan duenez.
Bilbon, Santutxu auzoan, 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean, etxekideari erasotzea egotzita. Emakumeak zauriak ditu aurpegian eta bularrean, eta kolpeak gorputzeko hainbat ataletan.
Bilbon atzeman dute hirugarren gizonezkoa, 42 urtekoa, bikotekideari erasotzeagatik. Genero indarkeriarekin loturiko aurrekariak ditu erasotzaileak.