Bilboko udaltzainek 31 urteko gizonezko bat -J.C.S.L.- atxilotu zuten atzo, bikotekideari ustez eraso egin ziolako. Udaltzainen arabera, ordenagailu eramangarri bat bota zion gizonezkoak, eta hamar urteko alaba jotzen saiatu zen. Emakumezkoa zauritu egin zen.
Ustezko erasoa atzo arratsaldean gertatu zen, Antonio Trueba kalean. 26 urteko emakumezkoak bikotekidea salatu egin zuen aipatutako gertaerengatik. Biktimaren esan duenez, gizonezkoa lehendabizi alaba jotzen ahalegindu zen eta ondoren bota zion ordenagailua; iraindu eta mehatxatu ere egin zuen.
Emakumeek udaltzainek adierazi zien besteetan ere jaso izan dituela erasoak haren aldetik.
Gasteizko udaltzainek ere gizonezko bat atzeman dute, emaztea jo egin duelakoan. Atzo arratsaldeko hiruretan Zabalgana etorbideko etxe batera joan ziren udaltzainak, 36 urteko emakume batek erasoa jaso zuela-eta abisua jaso baitzuten. Bertan zegoen ustezko erasotzailea, 37 urteko gizonezkoa. Emakumeak udaltzainei esan zien jo egin zuela.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezko atzeman dituzte Bilbon eta Gasteizen, bikotekideei eraso egin dietelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu