Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, neska-lagun ohia jo egin zuelakoan. Honekiko urruntze agindua zeukan ustezko erasotzaileak.
Emakumeak astelehenean sartu zuen gizonezkoaren kontrako salaketa, igandean jo egin zuela leporatuta. Atzo gaueko hamaiketan atxilotu zuten.
Sopuertan (Bizkaia) ere atzeman zuten atzo beste gizonezko bat -57 urte-, emakume ezagun bat jo zuelako ustez. Esku batean min hartu zuen emakumeak. Gizonezkoak sexu erasoak ere eragin zizkion, Ertzaintzaren arabera. Azaroaren 28an izan zen gertaera, etxe batean, eta atzo arratsaldean atxilotu zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizonezko atzeman dituzte Bilbon eta Sopuertan, emakumeen kontrako indarkeriagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu