Ertzainek 49 urteko gizonezko bat (R.C.V.) atxilotu zuten atzo goizean Sestaon (Bizkaia), bere bikotekidea ustez jo egin zuelako. Ertzainek goizeko hamaikak aldera Portugaletera (Bizkaia) Carmen Gandarias kaleko etxebizitza batera joateko abisua jaso zuten bizilagun baten aldetik, eraso bat egon zitekeelako. Poliziak hara joan zirenean, emakumeak aurpegian kolpea zeukala ikusi zuten. Biktimak esan zien bikotekideak jo zuela.
Gizonezkoa etxetik alde egina zen eta haren bila hasi ziren ertzainak. Sestaon topatu zuten, Espainiako printzea parkean, eguerdiko hamabiak pasatxo zirela.
Gasteizen ere atxilotu dute gizoneko bat, 53 urtekoa. Atzo, arratsaldean. Emakume batek salatu zuenez, bikotekideak irain eta eraso egin zion, hatzetatik helduz eta hauek atearekin harrapatuz.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizonezko atzeman dituzte Sestaon eta Gasteizen, bikotekideak jo dituztelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu