Lehen solairuan gertatutako gas leherketa baten ondorioz su hartu du Gasteizko Barnekale Berriko eraikin baten; zehazki, 41. atarikoak. Bizkor zabaldu da sua eraikin guztira.
Hasiera batean, bizilagun guztiak kanpora atera dituztela agertu dute suhiltzaileek. Gero, ordea, sua mendean hartu eta sartzeko modua izan dutenean, gizonezkobaten hilotza topatu dute 12:30ak aldera aurreneko pisuko etxebizitza batean. Gasteizko Udaleko iturriek agertu dutenez, 38 urteko J.M.D. da hildako hori 1. eskuineko bizilaguna. Lanbidez, segurtasun zaindaria zela zehaztu dute.
Handik denbora tarte batera, 13:25etan, beste gizonezko baten gorpua topatu dute hirugarren pisuan. 64 urteko A.M.D.E.V. litzateke zendua, eta sabaia gainera etorrita hil da.
Eraikina, berriz, guztiz hondatu du suak. Esan bezala, hiru pisu zituen, eta zazpi pertsona bizi ziren.
Sutea
Bi gizonezko hil dira sute batean, Gasteizen
Hasieran inor ez dela zauritu zabaldu bada ere, azkenean bi lagun hil dira goizean Gasteizko Barnekale Berri kalean izan den sutean. 12:30etan lehen solairuko etxebizitza batean gizonezko baten gorpua aurkitu dute suhiltzaileek, guztiz kiskalita. 13:25 aldera, berriz, beste gorpu bat hirugarren pisuan. Goizek 08:45 aldera piztu da sua, suhiltzaileen arabera, gas leherketa baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu