Errepideak

Bi gizonezko hil dira trafiko istripuetan; bat Zarautzen eta bestea Errenterian

Bi errepide istripu larri gertatu dira gaur goizean, eta gizonezko bana hil dira horietako bakoitzean. Lehendabizikoa, goizeko 08:30ak aldera, A-8 autopistan izan da, Zarautz (Gipuzkoa) parean. Bestea, handik ordubeterea, N-1ean, Errenteria (Gipuzkoa) parean.

2004ko urriaren 26a
15:44
Entzun
A-8ko istripua Zarauzko ordainlekutik hurbil jazo da, eta hiru autok jo dute elkar (Volkswagen Passat batek, Citroen Xsara batek eta Renault Clio batek). Istripu horrean hil dena Manu Aranburu EAEko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia da. Beste gizonezko bat, 65 urteko R.A.B., Arnedokoa (Errioxa) zauri arinekin eraman dute Donostiako Ospitalera.

N-1eko ezbeharra,berriz, 09:25 inguru zirela gertatu da. Kamioi batek eta auto batek parez pare jo dute elkar, eta autoan zihoan pertsonetako bat, 73 urteko gizonezko bat, hil da. Istripu hori dela eta, karril bat moztu behar izan dute eta auto iladak sortu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.