Hildakoak

Bi gorpu aurkitu dituzte, bata Gasteizen eta bestea Bilbon

Gasteizen atzo aurkitu zuten gorpua, Ariznabarra auzoko Etxezarra parkean, sasi batzuen artean eta trenbidetik gertu. Bilbon, San Anton zubi inguruan aurkitu dute ustez adineko emakume baten gorpua.

Gasteizko Etxezarra parkean aurkitu dute gorpuetako bat. BERRIA
Edurne Begiristain - Maria Ortega Zubiate
2020ko urriaren 6a
16:23
Entzun

Bi gorpu aurkitu dituzte atzo eta gaur Euskal Herrian, bata Gasteizen eta bestea Bilbon. Gasteizen, atzo eguerdian topatu zuten gizon baten gorpua, sastrakak kentzeko lanetan ari ziren langile batzuek. Oso deskonposatuta zegoen gorpua. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, 2019ko urrian desagertutako S.G. izan liteke. 43 urteko gasteiztarra duela urtebete desagertu zen: kafea hartzera etxetik irten, eta ez zen itzuli. Haren familia hura aurkitzen saiatu da ordutik, eta sare sozialen bitartez herritarren laguntza eskatu izan du maiz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu egin du gorpu bat aurkitu duela, baina ez desagertutako gizonezkoa denik.

Gorpua Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko eta heriotzaren arrazoiak argitzeko. DNAren azterketa ere egingo diote hildakoari, nor den egiaztatu ahal izateko.

Bilboko itsasadarrean

Gaur, berriz, Bilboko itsasadarrean emakume baten gorpua atera dute Bizkaiko Suhiltzaileek. Bizilagun batek eman du abisua, eta Ertzaintza eta Suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua adineko emakume batena dela uste dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu duela jakinarazi du, hildakoa nor den eta heriotzaren nondik norakoak jakiteko

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.