Familia politikak

Bi gurasoen lau hilabeteko baimena lehendik umeak dituzten sendientzat bakarrik izango da 2022ra arte

Eusko Jaurlaritzak familiei laguntzeko hitzartu dituen neurri berrien artean garrantzitsuena da; 6.700 familia inguruk baliatu ahal izango dute urtean.

Aita bat, bere seme-alabekin.
arantxa iraola
2018ko maiatzaren 18a
15:33
Entzun

Familiei Laguntzeko VI. Planaren nondik norakoak aurkeztu zituen Eusko Jaurlaritzak martxoan; orduan jakinarazi zuen amek bezala aitek —edo bigarren gurasoek— lau hilabeteko guraso baimena izateko era bideratu nahi zela. Familiaren Euskal Kontseiluak onespena eman dio astearte honetan dokumentuari, eta bertan zehaztuta dago nola ematen hasiko diren baimen hori: hain zuzen ere, baimen hori datorren urtean ematen hasiko dira, eta 2022ra arte izango da soilik lehendik umeak dituzten aitentzat. Hortik aurrera zabalduko dute lehen haurra duten familientzat ere.

Gaur hedabide batek jakinarazi du zehaztapen hori. Eusko Jaurlaritzak esan du plana gobernu kontseilutik igarotzen ez den bitartean ez duela informazio ofizialik jakinaraziko horren inguruan, baina berria benetakoa dela onartu du. Baimena eskatzen duten gurasoek hiru hilabeteko eszedentzia eskatzeko aukera izango dute eta epe horretan kotizaziorako soldata oinarriaren pareko diru laguntza jasoko dute. Umea jaio eta lehen hamabi hilabeteetan hartu ahal izango dute, aitatasun baimenetik aparte —lau astekoa da egun—. Ezingo dute hartu inoiz emakumea amatasun baimenarekin dagoenean.

Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek gaur goizean adierazi du "bigarren umea" izatea erabaki zaila izaten dela familia askorentzat, eta haien premiak izan dituztela gogoan, bereziki, baimen hau ematen hasteko modua erabaki dutenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.