Bi haur Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte bart, Zaldibarren (Bizkaia) su hartu zuen etxe batean kea arnastuta. Sua gaueko 01:00etan piztu zen Ertzaintzak oraindik argitu ez dituen arrazoiengatik, eraikin bateko laugarren pisuko etxe bateko egongelan. Suaz ohartarazita bizilagunek eraikina utzi behar izan zuten.
Zauritu larririk ez da baina haurrak, bi hilabetetakoa bat eta hiru urtetakoa bestea, ospitaleratu behar izan zituzten. Suhiltzaileek sua itzaldu ostean bizilagunek euren etxeetara itzuli ahal izan zuten.