Bi hildako azken orduetan izandako bi istriputan

Tuterako bizilagun bat zendu da Alfaron (Espainia) izandako istripu batean. Andoainen ere istripu bat izan da, eta 67 urteko pertsona bat zendu da. 

N-1 errepidea artxiboko irudian. JON URBE, FOKU
2020ko abuztuaren 18a
12:20
Entzun

Auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre talka egin dute N-232 errepidean, Alfaron (Espainia). 7:30etan izan da istripua, eta bi hildako eragin ditu: 39 urteko gizonezko bat eta 20 urteko beste bat, haietako bat tuterarra. Espainiako Gobernuak Errioxan duen ordezkaritzak zabaldu duenez, errepidea itxita dago istripuaren ondorioz. Polizia ikertzen ari dira istripua zerk eragin duen.

N-1 errepidean, Andoainen, istripu bat izan da Lasarte-Oriarako noranzkoan, eta 67 urteko gizonezko bat zendu da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 11:20 aldera izan da. 67 urteko gizonak gidatzen zuen autoa bidetik atera da, eta erdibitzailearen kontra talka egin du. Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da. Hildakoaren gorpua Donostiako auzitegiko institutu anatomikora eramango dute, bertan autopsia egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.